Julichek dimisioa eman du, eta ez du jarraituko Sky-n
TXIRRINDULARITZA. Bobby Julichek dimisioa eman zuen atzo, eta ez du jarraituko Sky taldeko teknikari karguan. Txirrindulari ohiak 1996 eta 1998 urteen artean dopin sustantziak hartu zituela onartu duelako erabaki du taldea uztea. Sky-ko zuzendaritzak noizbait dopin substantziak hartu dituzten argitzeko eskatu die taldeko kide guztiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu