K-2 igotzeko izandako zailtasunen berri eman du gaur Edurne Pasaban mendizale tolosarrak. ‘Al filo de lo imposible-kotaldekideekin eta Juanito Oiarzabalekin batera erditsi zuten Himalaiako tontorra. Igoera, dena den, ez zen batere erraza izan. Ondorioz, oinetako hainbat behatz izozturik ditu eta horregatik, orain “atseden hartu eta K-2an gertatutakoaz ahazteko beharra” adierazi du Edurne Pasabanek.
“K-2ak bere ordaina eskatzen du”eta, zoritxarrez, oraingoan hurbiletik bizi izan du ordaindu behar hori, besteak beste, Oiarzabal lagunak izandako izozte gogorrengatik. Halaber, K-2n hil berria den Manel de la Matta mendizale katalana ere gogoan izan du Pasabanek K-2k eskatzen duen ordain hori aipatzean.
Sufritutako izozteez osatzeko Zaragozako MAZ eritetxean hainbat egun igaro ditu Edurnek. Orain, etxean da baina irailaren 17an eritetxera itzuli beharko du oinetako hainbat behatz ebaki diezazkioten.
mendia
K-2 igotzen izandako zailtasunak ahazteko beharra duela azaldu du Pasabanek
K-2ko esperientzia gogorra egin zaiola aitortu du gaur Edurne Pasaban mendizale tolosarrak jendaurrean, eta aurrera begira jarri eta hura ahazteko premia duela. Munduko zortzi milako zailenetakoa den hura igotzen oinak izoztu zitzaizkion Pasabani, eta Juanito Oiarzabal taldekidea arrisku bizian izan zen. Esperientzia horien guztien berri eman du gaur prentsaurrekoan. Oinak bendekin lotuta eta gurpildun aulkian agertu da kazetarien aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu