KAE 2 ligak hirugarren estropada dauka gaur eguerdian, Donostian

Deustua eta Trintxerpe lehen bi estropadetako garaileak eta Colindres, Mundaka eta Santander dira faborito

Aitor Manterola Garate.
2009ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Bigarren asteburua eta hirugarren estropada beteko ditu gaur KAE 2 ligak. Donostian daukate lehia, 12:00etan, hamahiru traineruek. Orain arteko estropadetan bi klub izan dira irabazleak: Luancon (Espainia) Deustua nagusitu zen -klubaren his-toriako lehen bandera lortu zuen-, eta Mundakan Trintxerpe izan zen onena. Gaurko ereez dago pronostiko argirik, eta lehia irekia izango dela esperoda.

Aurreko bi estropadetan gauza bat gelditu da argi: alde handia dagoela ontzien artean. Sekulako tarteak izan dira, esaterako, goikoen eta behekoen artean. Multzoka banatuta daude denak: goikoak, erdikoak eta behekoak. Horretan ez da aldaketarik es-pero gaurko. Sailkapenari begiratuta, ematen du aurreko as-teburuko bi garaileak eta Colindres, Mundaka eta Santander direla indartsuenak. Ez litzateke batere harrigarria izango gaurko garailea bost klub horietako bat izatea. Gainera, txanda berean ariko dira haietako lau: Trintxerpe, Colindres, Deustua eta Mundaka. Edozeinek irabaz dezake. Azkeneko txanda izango da hori. Aurrekoan, Santander, Santoña, Getxo eta Zumaia B lehiatuko dira, eta Santanderda faboritoa; bigarrenean, Donostiarra, Luanco eta Lutxana ariko dira; eta aurrenekoan, estropada hasteko, Hibaika eta Raspas.

Sailkapena

KAE 2 LIGA

1. Trintxerpe 25 puntu

2. Colindres 22

3. Deustua 21

4. Mundaka 19

5. Santander 18

6. Santoña 16

7. Getxo 15

8. Zumaia 14

9. Donostiarra 11

10. Luanco 7

11. Lutxana 6

12. Hibaika 4

13. Raspas 1
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.