Eusko Jauralitzak baimena eman du KAE eta ETE ligak abiatzeko, beti ere ezarritako baldintzak betetzen badira: osasun eta segurtasun baldintzak betetzea; arraunlarien joan etorriak kontrolatzea, pilaketak egon ez daitezen; eta, ez antolatzea estropadari lotutako bestelako jarduerarik.
Bestalde, traineruek jaso dute astelehenetik aurrera uretan entrenatzeko baimena.Trainera Kluben Elkartea pozik azaldu da erabakiagatik, eta nabarmendu du azken hilabeteetan egin duten lanaren emaitza dela. Gainera, TKE eta KAE ligetako buruak negoziatzen ari dira Kantabriako eta Galiziako traineurak ere astelehenean entrenatzen has daitezen.
Gainera,TKEk osasun protokoloa arindu izana salatzeko Euskotren eta Euskolabel ligako "hainbat arraunlarik" argitaratutako agiriak zeresana ematen segitzen du. Orioko arranulariek egin bezala, Santurtziko eta Urdaibaiko arraulariek adierazi dute ez dutela zerikusirk horrekin, eta ez datozela bat bertan esaten denarekin.