Kaikuk neurria hartuta dio Bizkaiko Txapelketari, eta bosgarren graipena erdietsi du jarraian Lekeitioko uretan. Sestaoarrek lau segundoko abantaila atera diote Portugaleteri, bigarren sailkatuari, eta ia 30 segundo Bermeo izenaz aritu den Urdaibairi. Bou Bizkaia ontziko gizonak urrun geratu dira sestaoarrek markatu duten denboratik, eta brontzezko dominarekin konformatu behar izan dute.
Laugarren sailkatua, Santurtzi, podiumetik kanpo geratu da, bermeotarrengandik sei segundora sailkatu ostean, baina saria jaso du. Izan ere, hilaren 31n Lekeition jokatuko den Euskadiko Txapelketan arituko da Itsasoko Ama ontzia. Bizkaiko Txapelketan sailkatutako aurreneko lau ontziekin batera jardungo dute arraunean Orio, San Pedro, Hondarribia eta Koxtapek.
Kaiku: 19.54,26.
Portugalete: 19.58,27.
Urdaibai: 20.23,26.
Santurtzi: 20.29,14.
Zierbena: 20.35,59.
Ondarroa: 20.48,51.
Lekittarra: 20.52,05.
Elantxobe: 21.24,82.