txirrindularitza
Kaiku taldea ez da 2006ko Espainiako Vueltan izango
Kaiku taldea bigarren urtez Espainiako Vueltatik kanpo utzi dute lasterketako antolatzaileek. Relax eta Comunitat Valentziana aukeratu dituzte iaz bezala. Kaiku taldea Espainiako Vueltatik kanpo uzteko erabakia, beraz, hartuta dago.
Kaikuk kirol merituak badituen arren eta hautatu duten Relax taldea baino gehiago dela erakutsi duen arren iaz bezala lasterketatik kanpo geratu da. Espainiako Vuelta antolatzen duen Unipublicek hartutako erabakian pisu handiagoa izan dute interes komertzialek, kirol merituek baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu