ARRAUNA

Kaikuk aise irabazi du Kontxako Bandera

Bizkaiko ontziak  ez du huts egin eta onena izan da bigarren jardunaldian ere. Sailkapen nagusian, 16 segundura bukatu du Bermeok eta 34ra Tiranek, hirugarren postuan. Emakumezkoetan, Rias Baixasek irabazi zuen, bosgarren aldiz jarraian.  

2012ko irailaren 10a
09:14
Entzun

Kaikuk indar erakustaldia emanez irabazi du Kontxako Bandera desiratua. Urdaibairen ametsa estropada hasi orduko bukatu zen eta ezin izan zuen lehen estropadan lortutako alde txikia baliatu. Kaikuk bere nagusitasuna gizendu du, eta orain San Migel liga du helburu. 

Atzo jokatu zen Kontxako Banderako bigarren estropada, Donostian. Kaikuren atzetik Bermeo eta Tiran iritsi ziren 12 segundora eta 17,42ra, hurrenez, hurrez. Lehen txandan San Juan izan da nagusi, Astillero, Donostiarra eta Chapela traineruen aurretik. Lan fina egin zuten San Juan taldeko mutilek. Sailkapen nagusian, 16 segundura bukatu du Bermeok eta 34ra Tiranek, hirugarren postuan. Laugarren urtez jarraian irabazi du Bizkaiko ontzi batek. 

 

Sestaon harrera beroa

Sestaoko herritarrek harrera beroa egin diote bart arratsaldean ontziko tripulazioari, kaleak berdez margotuz. Kontxako Bandera irabazi eta gero klubak eta Sestaoko Udalak jaia antolatu dute eta jaiak ez dio inori hutsik egin. 
Kaikuko arraunlariek ehunka zale zituzten zain herriko kaleetan.

Emakumezkoetan, galizia

Emakumezkoetan ere, sorpresarik ez. Bigarren jardunaldian Galiziak irabazi du, bosgarren aldiz jarraian. Bigarrena Zumaia izanda , eta Getaria-Tolosa hirugarren. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.