Arrauna

Kaikuk aldea lortu du Kontxan

Bost segundoko aldea atera dio lehen jardunaldian bigarrenari: Castrori. 1982an irabazi zuen azkeneko aldiz Donostiako bandera.

2009ko irailaren 7a
17:50
Entzun
Denboraldi osoan erakutsi duena erakutsi zuen atzo Kaikuk Donostian Kontxako Banderako lehen jardunaldian: maila bikaina, eta aurrena izan zen. 19.11.12 egin zuen, eta Jose Luis Korta entrenatzaileak gaur esan du baldintzak hobeak izan balira -iparreko haizerik ez eta Kaikuk kale hobea-, Kontxako errekorra egingo luketela (Castrok du, 2006an egina: 18.59.94).

Kaikuk 1982an irabazi zuen azkeneko aldiz Kontxako Bandera. Denera, lau lortu ditu.

Castro bera izan zen atzo bigarren, bost segundora. San Pedro hirugarren, eta 1999tik lehen aldiz sartu da ohorezko txandan.

Igandean izango da bigarren jardunaldia (atzoko lehen laurak 12:30ean aterako dira, besteak 12:00etan). Emakumeen bandera ere jokatuko dute.

Atzoko sailkapenak

1. Kaiku 19.11.

2. Castro 5 segundora.

3. San Pedro 10era.

4. Hondarribia 15era.

5. Pedreña 22ra.

6. Urdaibai 29ra.

7. Orio 32ra.

8. Donostiarra 1.12ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.