Gizonezkoetan Kaiku eta emakumezkoetan Getaria-Tolosa izan dira garaile gaur eguerdian Hondarribian (Gipuzkoa) jokatu duten arrauneko Euskadiko txapelketan. Kaikuk lehen aldiz irabazi du txapelketa hori.
Gaurko estropadan -gizonezkoen mailan- San Pedrok eta Zarautzek ez dute partu hartu, asteburuan TKE Ligako bi estropada lehiatuko dituztela argudiatuta.
Gizonezkoen ohorezko txandan Kaikuk, 17 segundo atera dizkio Hondarribiari, 29 Urdaibairi eta 37 Oriori. Emakumezkoetan, aldiz, Getaria-Tolosak ia minutu bat atera dizkie Zumaia eta Arkoteri. Hondarribiako trainerua iritsi da azken postuan, garailetik minutu eta hogei segundora.
Arrauna
Kaikuk eta Getaria-Tolosak irabazi dute Euskadiko Txapelketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu