Kaikuk hutsik egin gabe jarraitzen du, Camargon irabazita

Etxekoek aurrea hartu diote Isuntzari, baina puntu bakarrean murriztu dute sailkapeneko tartea

Aitor Manterola Garate.
2008ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
Kaikuk bereari eusten dio KAE 1 ligan, eta atzo, beste estropada bat irabazi zuen: Camargoko 28. bandera. Dagoeneko, hamabi jokatu dituzte, eta bizkaitarrek denak irabazi dituzte, nahiz eta haietako bat, Castrokoa, epailearen erabakiaren mende egon. Bandera harekin edo hura gabe, sailkapenaren buruan jarraitzen du, eta zeruak eta lurrek bat egiten ez badute, lortuta dauka San Miguel ligara igotzeko lehen kanporaketa jokatzeko txartela.

Atzo, beste guztietan bezala, nagusi izan zen hasi eta buka. Lehia, ohi den moduan, bigarren postua lortzeko egon zen. Etxekoak eta Isuntza elkarren parean aritu ziren; nahiz eta ia beti lekeitiarrak izan aurretik, segundo eskas bategatik bazen ere. Baina bukaeran, Camargok lortu zuen bigarren postua, eta bien arteko tartea lau puntutan murriztu zuen. Bi estropadaren faltan, eta orain artekoa kontuan izanda, Isuntzak lagundu behar lioke Kaikuri igoera kanporaketan. Oso erregular ari dira, eta horrela jarraituz, bigarren izango dira.

Gaur, KAE 2koak Bilbon

Azkenaurreko estropada jokatuko dute gaur KAE 2 ligan. Bilbon izango da, Bilbo Hiria bandera egongo baita jokoan, 18:00etan hasita. Erlojuaren aurka ariko dira, banaka, bi txandatan banatuta; lehenengoan sailkapeneko azken bostak aterako dira, eta bigarrengoan, gainerako seiak.



Sailkapena

CAMARGOKO BANDERA

1.Kaiku 18.59,35

2. Camargo 19.10,96

3. Isuntza 19.11,88

4. Pasai Donibane 19.31,59

5. Hondarribia B 19.37,41

6. Donostiarra 19.41,35

7. Castro 19.43,73

8. Ondarroa 19.44,07

9. Zierbena 19.45,27

10. Santurtzi 19.50,58

11. Busturialdea 20.04,79

12. Portugalete 20.21,96
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.