Kaikuk irabazi du Zierbenan, eta Isuntzak eskura dauka bigarren postua

Sestaokoek ziurtatu dute igoera kanporaketa jokatzeko aukera, eta lekeitiarrek zazpi puntura dute Camargo

Aitor Manterola Garate.
2008ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Bi garaile izan zituen atzo 25. Petronorreko Banderak: Kaiku eta Isuntza. Sestaokoek irabazi zuten, eta igoera kanporaketa jokatzeko sailkatu dira; lekeitiarrek ere ia eskura daukate aukera hori, atzo Camargorekiko tartea handitu egin zutelako beste hiru puntutan. Orain, zazpikoa da aldea, eta estropada bakarra falta da KAE 1 kiga bukatzeko. Beraz, ia ziurtatuta daukate txartela.

Gaur jokatuko da azken estropada hori, Hondarribian, 17:00etan. Arrantzaleen Kofradiako bigarren ikurrina izango dute jokoan.

Aurretik, emakumeak ere ariko dira Hondarribian gaur, III. Txingudi Banderan. Hiru traineru lehiatuko dira, 16:30ean: Arkote, Hondarribia eta Zumaia-Getaria.

Bestalde, bertan behera gelditu zen Euskadiko Txapelketa dela eta, hondarribiarrek errekurtsoa jarri dute Kirol Diziplinaren Euskal Komitean. Irabazi egin zuten, baina Zumaia-Getariak erreklamazioa jarri zuen, Lekeitioko eremuko baliza bat gaizki jarrita zegoenez metro gehiago egin behar izan zituztela eta.



Sailkapena

KAE 1 LIGA

1. Kaiku 145 puntu

2. Isuntza 134 pt.

3. Camargo 127 pt.

4. Pasai Donibane 113 pt.

5. Hondarribia 89 pt.

6. Donostiarra 79 pt.

7. Ondarroa 79 pt.

8. Castro 70 pt.

9. Busturialdea 54 pt.

10. Santurtzi 52 pt.

11. Zierbena 36 pt.

12. Portugalete22 pt.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.