Kaikuk aurtengo denboraldia biribiltzeko lehen urratsa egin zuen atzo. Sestaoko traineruak irabazi zuen San Miguel ligara igotzeko lehen kanporaketako aurreneko estropada, Orion (Gipuzkoa). Ondorioz,hiru puntu eraman zituen etxera. Bizkaitarrek 19.48.23ko marka ezarri zuten helmugan. Lehen kanporaketa irabazteko faborito ziren, ligan zehar erakutsitako mailaren ondorioz, eta atzo ko estropadan ere ez zuten hutsik egin.
Kaikuren atzetik, Meira sailkatu zen eta bi puntu eraman zituzten galiziarrek. 19.54.77ko marka ezarri zuten. Isuntzak ezarri zuen hirugarren markarik onena (20.00.77) eta puntu bat eskuratu zuen. Gaur jokatuko da lehen kanporaketako bigarren estropada, Castron (Kantabria, Espainia), eguerdiko 11:30etan. Gaurko estropadaren ondoren, sailkapeneko lehen biek bigarren kanporaketa jokatu beharko dute.
Kaikuk ligako sasoi bera erakutsi du Orioko lehen kanporaketan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu