Mundu osoan krisi ekonomikoa handia den arren, Real Madrilek 65 milioi euro ordaindu ditu futbolari bategatik: Ricardo Izecson Santos Leite Kaka-gatik (Brasil, 27 urte). Milan taldean ari zen Kaka, eta erdilariak berak denboraldiko bederatzi milioi euro irabaziko ditu -sei urterako sinatu du-.
Bart itxi du fitxaketa Real Madrilek. Florentino Perez presidente berriak lotu duen lehen jokalaria izan da. Perez lehen ere izan zen Madrilgo klubeko buru, eta orduan ere dirutza ordaindu izan zuen jokalari batzuengatik: Luis Figogatik 60 milioi euro 2000an, Zinedine Zidanegatik 73 milioi 2001ean -orain arteko gehien-, Ronaldogatik 50 milioi 2002an...
Puntako futbolean Sao Paulon (Brasil) hasi zen Kaka, eta Milanek 2003an fitxatu zuen. Honekin 270 partidatan 95 gol sartu ditu.
2002an Brasilekin Mundu Txapelketa irabazi zuen, 2004an Milanekin Italiako Liga eta 2007an Txapeldunen Liga. Duela bi urte Urrezko Baloia saria eman zioten.
Futbola
Kaka jokalariagatik 65 milioi euro, krisi garaian
Horrenbeste ordaindu dio Real Madrilek Milani erdilaria fitxatzeagatik. Figogatik 60 milioi euro jarri zituen 2000an, Zidanegatik 73 milioi 2001ean edota Ronaldogatik 50 milioi 2002an.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu