Sailkapen nagusiko lehiatik urrun, garaipen handia lortu du Simon Spilakek (Katuxa) Dauphineko bosgarren etapan. Hamazazpi txirrindulariko ihesaldian sartu ondoren, Laffrey bigarren mailako mendatean gora bakar-bakarrik geratu da esloveniarra lasterketa buruan, eta gozatu ederra hartu du helmugara bidean. Atzean, ezustean, 25 kilometro falta zirela erasoa jo du Alberto Contadorrek (Tinkoff), Sergio Paulinho taldekidearekin batera, eta minututik gorako aldea ere izan du tropel nagusiarekiko. Skyk, ordea, ondo kontrolatu du espainiarraren ahalegina, eta 17 kilometro falta zirela etsi du. Amaieran mugitu da Wilco Kelderman (Belkin), eta hiru segundoko aldea lortuta, Contadorren parean da orain sailkapen nagusian, Chris Froomengandik (Sky) hamabi segundora. Grenoble eta Poisy artean, seigarren etapa jokatuko da bihar, 178,5 kilometrokoa.
Txirrindularitza
Kalitate handiko garaipena Spilakentzat
Eguneko ihesaldian sartu eta iheskideak atzean utzita, Katuxako esloveniarrak irabazi du Dauphineko bosgarren etapa. Ezustean, erasoa jo du Alberto Contadorrek (Tinkoff), baina Skyk ondo kontrolatu du espainiarraren ahalegina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu