Kamerunek aurtengoa Munduko Kopako seigarren parte-hartzea du, baina dagoeneko ez du sortzen ikusmin handirik. 1990ean jo zuen goian, Italiakoan, Argentinari 1-0 irabazteaz gain ia heldu zelako finalerdietara, eta harrezkero 1994an, 1998an eta 2002an ere izan den arren, ez du ezer apartekorik egin. Eta ez dirudi Hegoafrikan ere egingo duenik. Japoniaren aurka galtzen duenak ezin du ezer egin.
Eta Kamerunek -FIFAko sailkapenean Afrikako lehen selekzioak; 19. dago-, gaur 1-0 galdu du Japoniaren kontra. Hondak sartu du gola, 38. minutuan. Kamerun banakoa egitear izan da 85.ean: Mbiak langara jaurti du baloia. Horixe haren aukerarik garbiena. Partida dominatu egin du -batik bat, gola jaso duenetik-, baina kalitate handirik ez du erakutsi.
Samuel Eto'o kamerundar izarraren pronostikoa lekutan geratu da: "Mundiala irabaz dezakegu". Hasteko, sikiera final-zortzirenetara sailkatzeko, larunbatean Danimarka gainditu beharko dute.
E Multzoa
Kamerun ahul
Japonia 1-0 nagusitu zaio, eta oso zaila jarri zaio sailkapena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu