Kanaria Handiaren aurkakoa ere mugarria da

Panathinaikosi irabazi izanak eman dion indarra baliatu behar du Baskoniak, segidan hiru garaipen lortzeko (12:00)

Andoni Urbistondo.
2011ko otsailaren 6a
00:00
Entzun
Mugarria zen Panathinaikosen aurkakoa, baina mugarria da Kanaria Handiaren aurkakoa ere. San Emeteriok esan zuen ozen, Panathinaikosen aurkakoa bukatuta: «Norgehiagoka hau historia da. Bukatu da, eta beste garaipen bat lortzea da gure erronka, hiru lortu eta Kopara motibazioz beteta iristeko». Hitz zentzudunak, Panathinaikos menderatu izanak ekarritako poza mugatua delako. Zer hobetu franko dauka Baskoniak, batez ere Ligan, eta Kanaria Handikoa kantxa zailenetakoa da. Panathinaikosen aurkako garaipenak prestigioa ematen badu, Kanaria Handian etxekoak menderatzeak ere bai.

Han askok galtzen dutelako. Ondo moldatzen direlako kantxa txiki eta beroan. Baina, batez ere, talde txukuna dutelako. Pedro Martinezen taldea Koparako sailkatu zen azken unean, baina zortzi onenen multzoak ihes egin dio azken bi asteetan. Etxean galdu zuen Bartzelona ahaltsuaren aurka, eta Zaragozan, aurreko astean. Gaurko partida erabakigarria da haientzat, galtzekotan hiru garaipenera geratuko zaielako hirugarren postua.

Baskonia kementsu doa Kanaria Handira. Errenkadan hiru garaipen lortzeko aukera du aspaldiko partez, eta Kopara Unicaja, Panathinaikos eta Kanaria Handia menderatu ostean iristea garrantzitsua litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.