Kaniskinak ez du huts egin, eta urrea irabazi du 20 kilometroko ibilketa proban

Errusiarra 2007tik hona jokatu diren txapelketa garrantzitsu guztietan nagusitu da

Erredakzioa
Donostia
2011ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Ez dago Olga Kaniskinari aurre egin diezaiokenik. 26 urteko ibiltari errusiarrak bere garaipen zerrenda gizentzen jarraitzen du. Atzo, urrezko domina irabazi zuen Daegun (Hego Korea), Munduko Txapelketako 20 kilometroko ibilketa proban. Kaniskinaren nagusitasuna aspaldikoa da, orain bost urte Goteborgeko (Suedia) Europako Txapelketan bigarren izan zenetik ez baita podiumeko koska gorenetik jaitsi, ez 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan, ez 2009ko Berlingo Munduko Txapelketan, ez 2010eko Bartzelonako Europako Txapelketan, eta ezta Daegun ere. Atzo ere aise nagusitu zen, Hong Liu txinatarraren eta Anisia Kirdiapkina herrikidearen aurretik.

Gaur, sei final jokatuko dira Daegun: gizonezkoen gorako jauzia, eta 3.000 ta 400 metroko hesidunak; eta emakumezkoen jauzi hirukoitza, 1.500 metrokoa eta 400 metroko hesiduna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.