ATHLETIC EUROPA LIGAN

Kanporaketa, bideratuta

Bina berdindu du Athleticek Turinen, eta San Mamesen gol gutxiagoko berdinketa lortzea nahikoa du final zortzirenetara igarotzeko.

Athleticek bigarren gola egin duen unea. Gurpegik egin du —ez da argazkian ageri—. ANDREA DI MARCO / EFE
2015eko otsailaren 19a
07:45
Entzun

Aparteko jokorik gabe, emaitza ederra eskuratu dute zuri-gorriek Turinen kontra jokatutako partidan. Hamaikakoa nabarmen aldatu du Ernesto Valverde entrenatzaileak, eta hasieratik jarri ditu jokatzen Viguera eta Iñaki Williams, esaterako.

Apustua ezin hobeto atera zaio Valverderi lehen minutuetan, 9. minuturako aurre hartu baitute bizkaitarrek markagailuan. Hain zuzen, Williamsek egin du gola. Taldea bigun ibili da, ordea, atzeko lerroan, eta 18. minutuan egin du Maxi Lopezek berdinketaren gola, Aurtenetxeri aurre hartuta.

Maxi Lopezek berak abantaila eman dio etxeko taldeari atsedenaldira iritsi baino lehen. Turinek ere ez du joko erakustaldirik egin, baina ausart egin du gora tarteka. Gurpegik berdindu du markagailua 72. minutuan, Beñatek erdiratutako falta bat buruz errematatuta

Europako Ligako final hamaseirenetako joaneko partida zuen Athleticek Turinen, eta bina berdinduta, alde dauka kanporaketa; irabazteaz gain, nahikoa du San Mamesen hutsean edo bana berdintzea final zortzirenetara igarotzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.