Futbol amerikarra

Kansas Cityko Chiefs taldeak irabazi du Super Bowl

31-20 nagusitu zaio San Frantziskoko 49ers taldeari. Chiefsek duela 50 urte irabazi zuten titulua azken aldiz.  

Kansas Cityko Chiefs taldea garaipena ospatzen. LARRY W. SMITH
2020ko otsailaren 3a
18:14
Entzun

Kansas Cityko Chiefs taldeak 31-20 irabazi dio San Frantziskoko 49ers taldeari futbol amerikarraren Super Bowl finalean, eta ligaren txapeldun bihurtu dira.

Miamiko Hard Rocks estadioan jokatu da finala, Euskal Herriko ordu txikietan. Mahomes jokalaria erabakigarria izan da partidan. Chiefsentzat historikoa da garaipena, taldeak hirugarren Super Bowl izan baitu, baina azkena 1970. urtean jokatu zuen. Orduan 23-7 irabazi zieten Minnesotako Vikings taldeari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.