txirrindularitza, Munduko Txapelketa Veronan

Kanstantsin Siutsou bielorrusiarra garaile 23 urte azpikoetan

Kanstantsin Siutsou bielorrusiarrak irabazi du 23 urte azpikoen errepideko Munduko Txapelketa. Helmugarako 4 bira falta zirela ihes egin zuen bielorrusiarrak eta kilometro askotan Domenico Pozzovivo italiarra izan zuen iheslagun. Azken biran, Torricelle mendatea igotzen ari zirela egin du ihes Siutsouk. Helmugan bakarrik sartu da Siutsou, eta Pozzovivo azken metroetan harrapatu ostean, sprintean Thomas Dekker izan da bigarren, Mads Christensen daniarraren aurretik. Lasterketa honetan Jorge Azanza nafarra eta Igor Anton bizkaitarra ere aritu dira.

2004ko urriaren 1a
18:25
Entzun
Domenico Pozzovivok podiuma galdu du, laugarren izan baita, lasterketa bukaeran indartsu zetozen Thomas Dekkerrek eta Mads Christensenek harrapatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.