Munduko txapelketa
Karin Thurig lehena erlojuaren aurka, Joane Somarriba, laugarren
Veronan egiten ari diren Munduko Txapelketan Karin Thurig suitzarrak irabazi du urrezko domina erlojupekoan. Joane Somarriba laugarren postuan sailkatu da. Zilarra Judith Arndt alemaniarrarentzat izan da eta brontzea berriz, Zoulfia Zabirova errusiarrarentzat. Eguerdian, gizonezkoen Junior mailan, Egoitz Garzia 43. izan da, irabazlearengandik bi minutura
Dominik gabe geratu da beraz Bizkaitarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu