Dirudienez, Camp Nou futbol zelaian jokatuko da partida. Egun horretan bat egingo dute kirolak eta aldarrikapenak. Bi selekzioek bat egingo dute euren ofizialtasuna aldarrikatzeko. Gainera, urriaren zazpian, Espainiako selekzioak ere partida bat du.
Kataluniako selekzioaren aldeko taldearen webgunean elkarrizketa egin diote Kataluniako selekzioko entrenatzaile ohiari; ‘Pichi’Alonsori, hain zuzen. Alonso ziur dago jokalari kataluniarren %90ak Kataluniako selekzioa hautatuko zutela modu ofizialean jokatzeko aukera izatekotan.
Futbola
Katalunia-Euskadi partida urriaren zazpian Camp Noun
Euskal selekzioaren eta Kataluniako selekzioaren jarraitzaileentzat albiste ezin hobea plazaratu zuen larunbatean Kataluniako VilaWeb webguneak. Kataluniako eta Euskadiko futbol selekzioen arteko partida ia ziur urriaren zazpian jokatuko da Camp Nou zelaian (Bartzelona). VilaWeb-en arabera bi federazioen arteko elkarrizketek eman dute fruituia. (http://www.vilaweb.cat/www/noticia?p_idcmp=1991901)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu