•Aurkari bat? Eugi.
•Kide bat? Unanue.
•Pilotaleku bat? Labrit; Atano ere asko maite dut.
•Partida bat? Buruz buruko lehen txapela irabazi nueneko finala; duela gutxi eman zuten telebistan, eta semearekin ikusi nuen bukaera. Koinatuarekin nengoen, eta «nola mugitzen zinen!», esan zidan; «Orain baino gehiago. Aizu, txapelak irabaztea ez zen erraza», bota nion.
•Zer zor diozu pilotari? Asko, baina asko eman diot nik ere.
•Ta pilotak zuri? Ezer ez; pentsatu izan dut noizbait beste txapelen bat… baina ez. 2007ko binakakoak eman zidan min gehien, Olaizola I.arekin: biok genekien gure azken finala zela.
•Pilota profesionalaren gauzarik onena? Kideekin eginiko harremana.
•Eta txarrena? Mundu oso lehiakorra dela eta jende asko oso gazte bidean gelditzen dela.
•Saridunen zerrendari begiratu izan diozu? Begiratu izan diot, baina ez da beti adierazgarria; Titinen ibilbidea haren sarien zerrendak dioena baino lau aldiz handiagoa izan da.
•Tabernan sartu, eta «hara, Beloki da», entzun duzu... Ondo, pazientzia izan dut, eta denetarik entzun dut. Lotsatu izan naiz.
•Dopinik ba al da pilotan? Ezetz uste dut; nik ez dut ikusi. Egon daitekeela? Agian, baina nik ez dut ez ikusi ez sumatu.
•Pilotari izan ez bazina... Kirolarekin zerikusia duen zerbait ikasi; soinketa maisu? Edo agian Volkswageneko katean.
•Alaba edo seme batek pilotari izan nahiko balu? Semeakeskatzen dit harekin jokatzeko, baina nik ez dut behartuko.
Kate motzean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu