saskibaloia

Katsikaris, Errusiako hautatzaile ere bai

Uxue Bilbao Basketeko entrenatzaileak udara partean entrenatuko du Errusiako selekzioa, gutxienez 2014ko Olinpiar Jokoak arte.

2012ko abenduaren 24a
10:35
Entzun

Kirmen Uribek bere liburu batean Bilbao-New York-Bilbao bidaia egiten du, eta Fotis Katsikarisek Bilbo-Mosku-Bilbo egin beharko du, gaurtik aurrera, Uxue Bilbao Basket entrenatzen segitzeaz gain, Errusiako hautatzaile ere izango baita.

Gutxienez, 2014ko Olinpiar Jokoak arte ariko da Errusiako selekzioan, hango federazioko presidente Alexander Krasnenkovek esan duenez. "Fotis udaran egongo da Errusia entrenatzen, eta gero bere klubera itzuliko da". David Blatt ordezkatuko du —zazpi urtean aritu da hura—.

Katsikarisek (Grezia, 1967) jakinarazi du Bilbao Basketekin daukan kontratuak jasotzen duela udara partean selekzio bat entrenatzeko aukera.

Ibilbidea

2003-2005: AEK Atenas (Grezia) entrenatu zuen.
2005-2006: BC Dinamo San Petersburgo (Errusia)
2006-2008: Pamesa Valentzia (Herrialde Katalanak).
2009-2010: Aris Salonika (Grezia).
2010etik: Bilbao Basket.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.