Donostiako klasikoa

Kennedyk irabazi du emakumezkoen lehenengo Donostiako Klasikoa

Mitchelton-Scott taldeko txirrindulari australiarra bakarrik heldu da helmugara. Lourdes Oiarbide (Movistar) seigarren izan da.

Lucy Kennedy australiarra, helmugan, Donostiako Klasikoko garaipena ospatzen. JAVIER ETXEZARRETA, EFE
2019ko abuztuaren 3a
15:41
Entzun

Lucy Kennedy da Donostiako Klasikoa irabazi duen lehen emakumea. Ez da Euskal Herrian lortu duen lehenengo garaipena, joan den maiatzean, Durangoko Klasikoan ere gailendu baitzen. Txirrindulari australiarra ihes eginda heldu da helmugara, bigarren izan den Janneke Ensing herbeheretarrarengandik 23 segundora. Paulien Rooijakkers izan da hirugarren, minutu bat eta lau segundora.

Lehenengo euskal herritarra Lourdes Oiarbide asparrendarra izan da, seigarren postuan. Kennedyrengandik minutu eta 12 segundora zeharkatu du helmuga.

Kennedyk garaipen ikusgarria lortu du. Izan ere, Mendizorrotz mendatea, etaparen azken-aurreko gaina, lehen postuan igaro eta gero, gurpil bat zulatu du, eta atzean gelditu da. 127,1 kilometroko etaparen azken mendatean, baina, Murgileko aldapetan, Ensing harrapatzea lortu du, eta ihes egin dio, gainera. Azkenean, bera bakarrik helmugaratu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.