Atenasko 2004ko Olinpiar Jokoak

Kenteris eta Thanou atleta greziarrek motor istripua izan dute; aurretik, ez ziren agertu agindutako dopaje kontrolera

Etxean jokatuko dituzten arren, hasiera eskasa izan dute greziarrentzat aurtengo Olinpiar Jokoek. Izan ere, haien bi atleta handienak, Costas Kenteris eta Ekaterini Thanou korrikalariak, ez ziren agertu ezustean agindu zieten dopaje kontrolera. Gainera, bart goizaldean istripua izan dute biek, motozikleta batean zihoazela.

2004ko abuztuaren 13a
11:23
Entzun
Kenterisek 2000ko Sidneyko Olinpiar Jokoetan 200 metroko lasterketa izan zen, gizonezkoen atalean, eta Thanou, berriz, 100 metroko txapeldunorde izan zen emakumezkoetan. Hain zuen ere, gaur gauean Jokoen inaugurazioan su olinpiarra pizteko hautagaietako bat zen Kenterisek.

Atzo hasi zitzaizkien gauzak aldrebesten: Nazioarteko Batzorde Olinpiarreko ordezkaritza batek dopaje kontrol baterako hitzordua jarri zien, ezustean, Olinpiar Hirian, baina ez bata, ez bestea ez ziren agertu. Greziako atleten buruak agertu zuenez, etxera joanak ziren biak zenbait gauzaren bila.

Dopaje kontroletara agertzea hutsegite larria dela eta, gaur goizerako hitzordua jarri zien Nazioarteko Batzorde Olinpiarreko zigor komiteak, Hiri Olinpiarrean. Agi denez, hara zihoazela, elkarrekin motozikleta batean, istripua izan dute bart goizaldean, eta erietxean daude biak zaurituta.

Zauriak direla eta, ziur aski, ezingo dutela jokoetan parte hartu azaldu dute Greziako ordezkaritzako iturriek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.