Kenyak eskuratu ditu domina guztiak Munduko Txapelketako lehen egunean

Atleta kenyarrak lehen, bigarren eta hirugarren izan dira emakumezkoen maratoian eta 10.000 metrokoan

Erredakzioa
Donostia
2011ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
Kenyako atletek era ikusgarrian ekin diote Munduko Txapelketari Daegun (Hero Korea). Estreinako jardunaldian jokatu ziren bi finaletan herrialde horretako atletentzat izan ziren jokoan zeuden domina guztiak. Maratoian, Edna Kiplagat, Priscah Jeptoo eta Sharon Cherop igo ziren podiumera, orden horretan. Ordu batzuk geroago balentria errepikatu zuten Kenyako ordezkariek 10.000 metrokoan. Vivian Cheruiyotentzat izan zen urrezko domina, Sally Kipyegorentzat zilarrezkoa eta Linet Masairentzat brontzezkoa.

Gaur, gizonezkoen 100 metroko probak bereganatuko du arreta osoa (13:45). Egundoko ezusterik ezean, Usain Boltek lehen urrezko domina irabaziko du. Jamaikarra lasai aritu zen atzo lehen kanporaketan, azken metroak ia oinez eginda (10,10).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.