ATLETISMOA

Kenyaren nagusitasunarekin amaitu da Munduko Txapelketa

Hamasei domina lortu dituzte herrialde horretako atletek. Azken egunean, Mare Dibaba etiopiarrak irabazi du maratoia.

Kenyako korrikalariak 1.500 metroko finalean. SRDJAN SUKI / EFE
2015eko abuztuaren 31
08:33
Entzun

Amaitu da Pekinen Munduko Atletismo Txapelketa, eta Kenya nagusitu da domina zerrendan. Urrezko zazpi domina, zilarrezko sei eta brontzezko hiru eskuratu dituzte hango atletek. Jamaika izan da bigarrena, hark ere urrezko zazpi domina eskuratuta; zilerrezko bi eta brontzezko hiru lortuta, hamabi pilatu dituzte atleta jamaikarrek.

Azken egunean, Etiopiako atletak izan ziren protagonista. Izan ere, Mare Didabak irabazi zuen maratoia, 2:27:35eko denbora eginda, eta 5.000 metroko proban hiru dominak izan ziren etiopiarrentzat: Almaz Ayanarentzat urrezkoa, Senbere Teferirentzat zilarrezkoa eta Genzebe Didabarentzat brontzezkoa.

4x400 probako finalak ere egin zituzten igandean. Emakumezkoetan, Jamaika Ameriketako Estatu Batuei nagusitu zitzaien ozta-ozta —31 segundo ehuneneko aldearekin—, eta gizonezkoetan, berriz, AEB gailendu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.