Kevin Lovek marka berria ondu du NBAn
SASKIBALOIA. 52. partida jarraian egin du Kevin Lovek gutxienez hamar puntu eta hamar errebote lortuta. Atzo hamasei puntu eta 21 errebote egin zituen Indiana Pacersen aurka, eta Moses Malonek 1976an eginiko errekorra ondu zuen. NBAko historian bederatzi jokalarik bakarrik lortu dute gutxienez 50 partida segidan hainbeste puntu eta errebote lortzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu