Kevin Pawels nagusitu da Igorreko proban, eta Murgoitiok 18. amaitu du

Erredakzioa
Donostia
2011ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Kewin Pawelsek (Sunweb Revor) Munduko Kopako lidergoa sendotu zuen herenegun Igorreko proban, zortzi lasterketa puntuagarrietatik laugarrenean. Belgikarra jaun eta jabe izan zen hasieratik, eta uste baino lehenago utzi zituen atzean aurkari zuzenak. Zirkuitua oso ondo zegoen, lokatz askorik ez zegoenez bizikleta oso gutxitan eraman behar izan zuten sorbaldara txirrindulariek, eta hori lagun izan zuen irabazleak. Bigarren Sven Nys izan zen (Landbowkrediet), 45 segundora, eta podiuma Tom Meeusenek osatu zuen (Quickstep), minutu eskasera helmugaratuta. Egoitz Murgoitiok (Hirumet) 18. postuan amaitu zuen. Lasterketa polita egin zuen, baina azken txanpan bi aldiz erori zen lurrera, eta postuak galdu zituen.

Euskal egutegiarekin jarraituta, gaur Asteasun izango dira txirrindulariak, XIII. ekitaldirako prest. Halere, aurrekontu murrizketarengatik, nazioarteko izen handiak ez dira izango bertan. Murgoitio izango da faborito nagusia, beraz. Ibilbidea lokaztua egongo dela uste dute, atzo euri jasa bota zuelako Gipuzkoan. Nagusien proba 12:00ean hasiko da, eta lehenago gazteagoen txanda izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.