Khimkik galdu egin du Israelen, eta Baskonia Top 16rako sailkatu da

Gasteizko taldeak Pape Laye Sow 2,08 metroko pibot senegaldarra fitxatu du hilabeterako

Andoni Urbistondo.
2010eko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Baskonia Euroligako Top 16an ariko da. Atzo sailkatu zen bigarren ligaxkarako, Khimkik 80-76 galdu baitzuen Maccabiren kantxan. Errusiarrek hamabi puntuko aldea izan zuten bigarren zatian, baina Israelgo taldeak buelta eman zion emaitzari azken laurdenean. Baskoniak aukera du oraindik multzoko bigarren sailkatua izateko, azken partidan Partizani hiru puntu baino gehiagoko aldeaz irabazten badio.

Bestalde, Gasteizko taldeak behin-behineko erabakiak hartzen jarraitzen du saskipean daukan zuloa osatu nahirik, eta Pape Laye Sow pibota fitxatzea erabaki du, hilabeterako. Bili-bolo zebilen Stanko Baraci lagunduko dion pibot bat ekartzeko zurrumurrua, baina etorri behar zuen jokalariak izen handiagoa eta denboraldi osorako izatea espero zen, baina Baskoniak pauso txiki bat ematea erabaki du, erabaki garrantzitsua hartu aurretik.

Pape Sow 2,08 metroko pibot gihartsua da. Teknikoki ez da munduko beste ezer, baina azken denboraldietan lauzpabost metroko jaurtiketa ona garatu du, eta larderia eta errebote kopuru interesgarria ziurrak dira harekin, gorpuzkera handikoa baita. Sowk Alacanten jokatu du sasoi hasiera honetan —hamar puntu eta bost errebote, batez beste—, baina talde hark Txus Bidorreta fitxatu ondotik, kontratua moztea erabaki zuen. Sowk mediku azterketa gainditu behar du oraindik, eta Baskoniak hari kontratua luzatzeko aukera gorde du beretzat, Sowren errendimendua ona izango balitz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.