Taldeari "ekarpen asko" egingo dizkiola uste du, eta bere marka onena —Osasunarekin sartu zituen bederatzi golak— gaindituko duelakoan dago Sola.
Aurrelari nafarrak adierazi duenez, ez dago kezkatuta zein postutan jokatuko duen, Ernesto Valverde entrenatzailearen erabakia baita. Athletic osoari "eskerrak" eman dizkio: "Josu (Urrutia) presidentetik hasita zuzendaritzaraino".
Athleticek denboraldi berrian gauza handiak egingo dituela sinetsirik dago: "Ekipo handi bat dugu".