Fitxaketa

Kike Sola, zuri-gorri

Ofiziala da. Athleticek eta Osasunak akordioa lortu dute, eta Cascanteko aurrelaria Bilbon arituko da datozen bost denboraldietan. Solak 30 milioko etete klausula izango du, eta astelehenean aurkeztuko dute Ibaiganen. 

2013ko uztailaren 3a
17:20
Entzun

Athleticek ofizial egin du Kike Sola aurrelaria fitxatu duela, eta, Osasunarekin akordioa lortu ostean, Cascanteko aurrelariak talde zuri-gorrian jokatuko du hurrengo bost denboraldietan. Solak —27 urte ditu— 30 milioiko etete klausula izango du. 

Aurkezpen ofiziala uztaialaren 8an izango da, astelehena, Ibaiganeko prentsa aretoan. 

Herenegun Osasunako presidenteak jakinarazi zuenez, "lau milioi eurotik gora" ordainduko ditu Athleticek. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.