Iaz, tumore bat atzeman zioten Athleticeko atzelariari barrabilean, eta ebakuntza egin zioten. Astelehenean egin zioten tumorearen eboluzioa aztertzeko kontrola, eta, bertan, adenopatia bat topatu dute. Hortaz, Athleticek jakinarazi du "tratamendu osagarri bat" hasiko duela Yeray Alvarezek datozen egunetan.
Espainiako 21 urtez azpiko selekzioarekin dago egunotan, baina taldea utziko du gaur bertan. Espero da hiru bat hilabetez egotea bajan.
Athleticek laguntza eskaini dio, eta "errespetua eta diskrezioa" eskatu du.