Kinka larrian daude OIympiakos eta Bartzelona ahaltsuak
Final-laurdenetako kanporaketak parekatuak izaten ari dira, baina deigarriena Olympiakos eta Bartzelona ahaltsuek gaur kanporatuak izateko duten arriskua da. Biak Lauko Finala jokatzeko hautagai sendoak ziren, batez ere Bartzelona, hiri hartan jokatuko delako Euroligako finala. Bi talde horiek geratzen diren bi partidak irabazi beharko dituzte kanporatzea saihesteko, eta etxetik urrun egin beharko dute: Sienan (Italia) eta Atenasen. Olympiakosen kasuan, hamaikagarren porrota izango litzateke, eta daukaten talde puskarekin, zaila da ulertzen Lauko Finaletik kanpo geratzea: Teodosic, Papaloukas, Nielsen, Nesterovic, Spanoulis, Erceg, Gordon... Bartzelonarentzat ere kolpe latza litzateke, kataluniarrek ere talde bikaina baitute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu