Jakina zen begiz jota zuela; munduko marka haustea izango zuela helburu. Eta lortu du. Kipchoge korrikalari keniarrak munduko marka berria ezarri du Berlinen: 2 ordu, minutu bat eta 39 segundo. Horixe da 42,195 kilometro egiteko inoizko denborarik onena.
Marka berria ezarrita, askorentzako eztabaidaezina bihurtu da Kipchogeri dagokiola historiako maratoilaririk onenaren titulua. Lehiatu den 11 maratoietatik hamarretan nagusitu da, eta irabazi ez zuen horretan bigarren izan zen.
Kipchogek 1:01:06an egin du maratoi erdia, eta 1:00:34an bigarren erdia.