Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak "euskal olinpismoari" emango dio aurtengo Kirolaren Euskadi saria, gaur berak esan duenez. Orain arte sariak beti norbanakoei edo taldeei eman izan dizkie. Aurten, kolektibo bati, Olinpiar Jokoetan parte hartutako Euskal Autonomia Erkidegoko lagunei.
Jaurlaritzaren arabera, EAEko 250 kirolari baino gehiago aritu izan dira Olinpiar Jokoetan, eta 42 domina lortu izan dituzte. Udako eta neguko Jokoak kontuan hartu ditu, baita Paralinpiarrak ere. Haien artean Jose de Amezolak irabazi zuen lehen domina: Parisen, urrezkoa euskal pilotaren modalitatean.
Etzi izango da sari ematea, Getxon, Fadurako Zentro Teknikoan. Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakaria, Blanca Urgell Kultura sailburua eta Jaime Lissavetzky Espainiako kirol estatu idazkaria han egongo dira.
kirola
Kirolaren Euskadi saria, "euskal olinpismoari"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu