Bigarren etapan aise nagusitu ostean, Marcel Kittel Etixxeko txirrindulariak berriro eskuratu du garaipena Italiako Giroko hirugarren etapan. Alemaniarrak azken metroetan erritmoa aldatu, eta ez du areriorik izan helmugan; gurpiletik atera ditu gainerako txirrindulariak. Elia Viviani izan da bigarren.
Nijmegenen hasi eta Arnhemen amaitu da 190 kilometroko etapa. Hamar segundoko gainsaria lortuta, liderraren maillot larrosa jantziko du Kittelek.