Frantziako Tourra

Kittelek azken segunduan lortu du garaipena

Lidergoari eutsi dio Geraint Thomas britainiarrak. Chris Froomek, berriz, erorikoa izan du, amaierarako hogei bat kilometro falta zituenean.

Marce Kittel helmuga zehartzeko unean. GUILLAUME HORCAJUELO, EFE
2017ko uztailaren 2a
17:42
Entzun

Malkoak begietan zituela igaro du Marcel Kittel alemaniarrak Frantziako Tourreko bigarren etapako helmuga. Ez da gutxiagorako, izan ere, Quick-Step Floors taldeko txirrindulariak esprintean hartu die aurrea bigarren sartu den Arnaud Demarre frantziarrari eta hirugarren tokian geratu den Andre Greipel alemaniarrari. Bestalde, sailkapen nagusian lidergoari eutsi dio Geraint Thomas britainiarrak

Bestalde, gaur ere izan da erorikorik, nahiz eta lehen etapan Ion Izagirrek eta Alejandro Valverdek izandakoak bezain larria ez den izan. Bigarren etapan Chris Froome izan da ezbeharra izan duena. Helmugarako hogei bat metro geratzen zitzaizkionean erori da azken bi tourretako irabazlea, baina urratu batzuk besterik ez ditu izan, eta berehala jarri da berriz ere gurpil gainean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.