JUDOA

Kiyoshi Uematsu, kanporatuta

Portugaleteko judokak lehen saioan galdu du Mansur Isaev errusiarraren aurka. Borroka estua izan arren, ezin izan du urrea irabazteko faboritoa dena garaitu. 73 kiloz azpiko mailan aritu da Uematsu. 

2012ko uztailaren 30a
09:32
Entzun

Hasterako bukatu dira Kiyoshi Uematsuren lanak. Portugaleteko judokak lehen saioan galdu du Mansur Isaev errusiarraren aurka. Oso borroka estua izan arren, ezin izan du laugarren zerrendaburua eta urrea irabazteko faboritoa dena garaitu.

72 kiloz azpiko mailan aritu da Uematsu. Urrezko borrokaldian Yuko baten aldearekin galdu du. "Jokoetara iristeko lan handia egin behar da eta alde horretatik nahiko triste nago, irabaztera etorri garelako", azaldu du Uematsuk. Hala ere egindako planteamenduarekin gustora sentitu da bizkaitarra. "Berriro jokatuko banu, berdintsu egingo nuke. Ez dut uste akatsik egin dudanik. Bagenekien lehia parekatua eta zaila izango zela, eta bietako edozeinek irabazi zezakeela". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.