euskal Herriko Itzulia

Kloedenek irabazi du itzulia

Duela 11 urte ere hura izan zen garailea. Tony Martinek eraman du gaur Zallan 24 kilometroko erlojupekoa. Beñat Intxaustik laugarren bukatu du sailkapen nagusian.

unai zubeldia
2011ko apirilaren 9a
19:13
Entzun

Andreas Kloeden (Radioshak) izan da aurtengo Euskal Herriko Itzuliko irabazlea. Lehen bost etapetako mendateetan ondo eutsi du, eta gaur Zallan, 24 kilometroko erlojupekoan, sailkapen nagusian parean zituen lagunei aldea atera die.

Tony Martinek (HTC-Columbia) eraman du etapa, 32.16ko denborarekin. Kloeden bera sailkatu da bigarren, bederatzi segundora. Hirugarren Marco Pinotti, 24ra. Chris Horner iazko itzuliko garaileak 55 segundo galdu ditu gaur.

35 urte ditu Kloedenek (Alemania), eta 2000n ere lortu zuen Euskal Herriko Itzuliko garaipena. Palmares ona du: 2004an bigarren izan zen Frantziako Tourrean, 2000n Paris-Niza irabazi zuen, 2007an Tirreno Adriatikoa, aurten Paris-Nizako etapa bat...

Sailkapen nagusia

1. Andreas Kloeden (RadioShack)

2. Chris Horner (RadioShack) 47ra

3. Robert Gesink (Rabobank) 47ra.

4. Beñat Intxausti (Movistar) 1.03ra

5. Xavier Tondo (Movistar) 1.03ra

6. Samuel Sanchez (Euskaltel) 1.08ra

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.