Iñigo Cabacas zena izango da Athleticek eta Mallorcak jokatuko duten neurketa hasierako izen nagusia. Talde zuri-gorriak eta Schalke 04k Europako Ligan jokatu zuten neurketaren ondoren izandako istiluetan hil zen gaztea gogoan izango dute Katedralean. Neurketa hasi aurretik, munutuko isilunea egingo dute. Entzuten den isilunea izan beharko luke, hori izango baitzen Cabacasi eta haren familiari elkartasuna adierazteko erarik egokiena.
Aurrez, Athleticeko zale taldeek antolatuta, ibilaldi isila egingo dute Moyua plazatik San Mamesera (16:30). Horrez gain, neurketako zati bakoitzeko lehen bederatzi minutuetan isilik egoteko proposamena egin dute antolatzaileek.
Klubak zein jarraitzaile taldeek gogoan izango dute Iñigo Cabacas
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu