Euskaltel-Euskadi berria ari da gorpuzten. Iban Belasko, Amets Txurruka eta Pierre Cazauxen kontratuak ez luzatzea erabaki ondoren, bederatzi atzerritarren izenak jakinaraztea falta zaio taldeari. Atzo amaitu zen Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunean (UCI) fitxak aurkezteko epea, eta taldeak bihar (10:30) emango ditu azalpenak. Fitxaketen azalpenak, eta taldearen filosofia aldaketaren azalpenak. www.biciciclismo.com atariak atzo eman zituen, hala ere, zazpi fitxaketaren izenak. Atari horren arabera, ondorengo zazpi txirrindulariak Euskaltel-Euskadin ariko dira datorren denboraldian: Jure Kocjan eta Robert Vrecer esloveniarrak, Juan Jose Lobato espainiarra, Ricardo Mestre portugaldarra, Steffen Radochla eta Andre Schulze alemaniarrak, eta Aleksandr Serebriakov errusiarra.
Urtebeteko kontratua egin die Euskaltel-Euskadik, Lobatori ez beste gainerako guztiei. Espainiarrak bi urteko kontratua izango du. Txirrindulari biziak dira gehienak, besapean puntu dezenterekin iritsiko direnak. Euskaltel-Euskadik zortzi garaipen lortu ditu denboraldi honetan, eta Igor Gonzalez de Galdeano managerrak bihar aukeztuko duen bederatzikoak, 35. Worl Tourreko lizentzia lau urterako lortzea da filosofia aldaketaren xedea, nahiz eta fitxaketekin ez dagoen ziurtatuta taldeak maila gorenean jarraitzea. Bost bat egun barru adieraziko du UCIk Euskaltel hamabost onenen artean dagoen.
Kocjan, Lobato, Mestre, Schulze, Radochla, Vrecer eta Serebriakov, Euskaltelera
Bihar jakinaraziko ditu taldeak azken bi fitxaketak, eta filosofia aldaketaren azalpenak ere emango dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu