Txirrindularitza / Italiako Giroa
Koldo Gil burlatarrak irabazi du Giroko 7. etapa
Gaurko etaparen 32. kilometroan hasi du ihesaldia Koldo Gilek (Liberty Seguros) beste 20 txirrindularirekin batera. 12 minutuko tartea lortzen utzi diete tropelekoek hasieran, baina, gero CSC taldeak gogor egin du lan Ivan Bassorentzat. Salita di Sammomme mendatean gora abiatzerako 2 minutuko talrtea besterik ez zuten. Igoera horretan aurreko taldea ere hautsi egin da, eta Koldo Gil bakar-bakarrik iritsi da goraino. Handik helmugarako bidea halaxe egin du, eta etapa irabazi du.
Grosseto eta Pistoia arteko bidea 5:08:16an egin du Gilek. Haren ondoren Danilo di Luca (Liquigas) sartu da, 20 degundotara, eta lidergoa eskuratu du berriz ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu