Goizeko saioan Saunier Duvaleko Francisco Ventoso txirrindularia izan da azkarrena Aguraingo (Araba) helmugan. Aaron Kemps (Wurth) izan da bigarrena eta Giuseppe Palumbo (Aqua & Sapone), berriz, hirugarren. Koldo Gilek jarraitzen du lider eta gaur arratsaldeko erlojupekoan eutsi beharko dio mailot urdinari.
Diego Milan (Nicolas Mateos) eta David Herrero(Euskaltel-Euskadi) izan dira laugarren eta bosgarren. Euskaltel-Euskadiko bilbotarra izan da helmugarako 300 metro falta zirela esprinari ekin dion lehena baina luzeegiak egin zaizkio azken metro horiek eta Ventosok nahiko erraz hartu die aurre garaipena eskuratu nahi zuten txirrindulariei.
Euskal Bizikleta 2006
Koldo Gil nagusitu da laugarren etapako erlojupekoan
Koldo Gil liderrak lidergoari eusteaz gain etapa garaipena eskuratu du gaur Agurainen jokatu den erlojupekoan. Lau laua izan da erlojupekoa, 21 kilometrotakoa. Zubeldian eta Herrerok denbora jango ziotela pentsatzen bazen ere erlojuaren aurkako saio ona egitea zuen helburu Saunier Duvaleko lider nafarrak. Ez dio inork denbora jan, indartsuena dela baieztatu du eta gainera laugarren etapako arratsaldeko saioa irabazi du. Goizeko saioan, berriz, Saunier Duvaleko Ventoso (argazkian) izan da azkarrena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu