Koldo Gil (Saunier-Duval) nafarrak irabazi du Asturiasko Itzulia, gaur. Bosgarren eta azken etapa korritu dute, eta segundo bateko aldea zeukan Alberto Fernandez taldekidearekiko eta 48koa John Lee-Augystynekiko (SUD-Barloworld). Aldeari eutsi egin dio Gilek, eta itzulia eskuratu du. Gaur, gainera, Fernandezi beste hamar segundoko aldea atera dio eta Lee-Augystyni bikoa.
Etapan bertan (Gijon-Oviedo, 150 kilometro), Rodrigo Garcia (Fuerteventura-Canarias) izan da irabazlea, esprintean. Atzo ere berak lortu zuen garaipena.
Txirrindularitza
Koldo Gilek irabazi du Asturiasko Itzulia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu