Eta beste bat, eta beste bat, eta beste bat. Kolonbiako txirrindularitza maila harrigarria ematen ari da azken bi urteotan, eta Suitzako Itzuliko zortzigarren etapa izan da beste adibideetako bat. Verbier gogorrean gora, hiru kilometro falta zirela erasoa jo, eta garaipen handia lortu du Esteban Chavesek (Orica), Roman Kreuzigerri (Tinkoff) eta Bauke Mollemari (Belkin) aurrea hartuta. Tony Martinek ere (Omega) oso lan ona egin du igoeran, eta lidergoari eutsi dio. Larriago ibili da Ion Izagirre (Movistar), 4,5 kilometro falta zirela onenen taldetxotik ezinean geratuta, eta bi minutu eta erditik gora galdu ditu azkenerako. Bihar amaituko da itzulia, mendiko beste etapa gogor batekin. Tony Martinek 51 segundoko aldea dauka Tom Dumoulinekiko (Giant-Shimano), eta 1.05ekoa Rui Costarekiko (Lampre).
Txirrindularitza
Kolonbiarren festak ez dauka mugarik
Esteban Chavesek (Orica) irabazi du Suitzako Itzuliko zortzigarren etapa, Verbier gainean, eta, maila bikaina emanda, Tony Martinek (Omega) eutsi egin dio lidergoari. Bihar amaituko da itzulia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu