Arrauna

Kolpea jo du Arraun Lagunak-ek

Aise irabazi du Getxoko estropada, eta Euskotren Ligako sailkapen nagusiko lehen postuan Oriorekin berdindu du. Hondarribia suspertu egin da.

Arraun Lagunak garaipena ospatzen, joan den astean, Donostian. GORKA RUBIO / FOKU
Paulo Ostolaza.
2021eko uztailaren 18a
12:05
Entzun

Atzo kolpea hartu zuen Arraun Lagunak-ek Orion (Gipuzkoa), baina gaur lehengora itzuli da Getxon (Bizkaia). Inoizko lehiatuena izaten ari da aurtengo Euskotren Liga, eta gaur, beste behin, lau ontziek erakutsi dute guztiek dutela estropada bat irabazteko gaitasuna; baita sailkapenean azken postuan zenak ere, Hondarribiak. Ama Guadalupekoa, atzo bezala, bigarren izan da gaur ere, eta sailkapenean Donostiarrarekin berdinduta dago jada, hirugarren postuan.

Gaurko estropada hasieratik amaieraraino menderatu du Arraun Lagunak-ek, eta aurtengo garaipenik argiena eskuratu du. Orio alboko kalean zuen Lugañene-k, baina San Nikolas-ek ezin izan dio eutsi donostiarren joari. Zazpi segundu atera dizkio Hondarribiari, hamabi Oriori, eta hamalau Donostiarrari.

Horiek hala, sailkapen nagusian 19na puntu dituzte Arraun Lagunak-ek eta Oriok, eta 11na Donostiarrak eta Hondarribiak. Gaurko estropadarekin jada osatu dute liga erdia: hamabi jardunaldi egin behar dituzte, eta seigarrena izan da gaurkoa. Zabal-zabalik dago oraindik guztia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.