Golak: 1-0: Munirrek (3. min.); 2-0: Bojanek (32. min.); 3-0: Munirrek (69. min.).
Euskal talde bakarra izango da Espainiako Kopako final-zortzirenetan: Alaves. Asteazkeneko hondamendiaren ondoren, ligak okerren doan taldea da aurrera egin duen bakarra. Getaferi 3-0 irabazi dio Mendizorrotzan, eta joaneko 0-1ekoari gehituta, arazorik gabe egin du aurrera. Gasteizko taldeak abenduaren 5ean ezagutuko du hurrengo aurkaria.
Kopak garrantzia gutxi du une hauetan Alavesentzat, baina emaitza on premia handia zuen eta konfiantza hartzeko balio izan dio. Javier Cabello egon da behin behinekoz aulkian, entrenatzaile berria iritsi arte, eta taldeak itxura ona eman du. Partida hasi eta berehala jarri zioa alden, Munirrek 3. minutuan sarturiko golari esker. Getafek oso aldapa gora zuen kanporaketa eta bere jarreran nabaritu du. Bigarrena Bojanek sartu du, 32. minutuan, eta hor bukatu da emozioa.
Bigarren zatian partidak asko egin du behera, baina Alaves gozatzen ari zelaian eta erasoan jarraitu du. Munirrek sartu du hirugarrena 69. minutuan. Aspaldiko partez zaleek gozatua hartu dute.
Abelardo oso gertu
Mendizorrotzako prentsa aretoan zabaldu denez, Abelardo Fernandez Alaveseko entrenatzaile berria izatetik oso gertu da. Baliteke ostiralean bertan Gasteizera iritsi eta aurkeztea.