Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 1998. urteko EAEko Kirolaren Legea babestea erabaki du, eta horren arabera, Euskadiko kirol federazioek "nazioan bertan eta nazioartean lehiatu" ahal izango dute, beti ere "Espainiako federazioak ez dauden kiroletan".
Orain dela 14 urte EAEko Kirolaren Legearen aurka helegitea jarri zuen Jose Maria Aznarrek Espainiako presidente zenean, Auzitegi Konstituzionalean. Haren ustetan, Espainiako Konstituzioko 149-1-3 artikulua urratzen zuen EAEko Kirolaren Legeak, "Estatuarena delako nazioarteko harremanen eskuduntza".
Auzitegi Konstituzionalak baliorik gabe utzi zuen bere garaian Euskal Kirolaren 16.6 artikulua, Euskadiko federazioen ordezkaritzari zegokiona, eta ordezkaritza hori lurraldera bakarrik mugatu zuen.